XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurten, esaterako, 6 sail dugu batere libururik gabe, eta hamaika (11) hamarna liburu izatera ere iristen ez direnak.

Denetara, bada, 17 gai-sailetan euskarak ez du presentziarik.

Filosofia, soziologia, politika, etnologia, natura, medikuntza, artea, geografia, historia... eta, areago, arte eta zientzia militarrak, merkatalgoa, injinerutza, antolakuntza... horiek denak erdaraz darabiltza euskaldunak, irakaskuntzan salbu.

Tokitan dago euskara kultur gai eta bizitz eremu guztietara zabaltzea!.

Zergatik eta zertarako idazten da, orduan, euskaraz gaur egun?.

Literatura lantzeko eta irakaskuntzarako, labur esanda.

Produzitu den gehiena lau gai-sailetan biltzen da, ondoko taulan ikus daitekeenez.

2.2. Literatura eta irakaskuntza nagusi

Ordena / Saila / Gaia / Kopurua / Literatura / Orotarik / Irakaskuntza / Euskara / Orotara, lau sailak.

Taulak argi eta garbi uzten duenez, lehen hiru sailak (hots, helduen literatura, haurren literatura eta ikas/ irakas materialea) parean dabiltza, pare bat libururen gorabeherarekin.

Bitara multzoka daitezke liburu hauek denak.

Alde batean, literatura, helduena eta haurrena: % 48.

Eta bestean, ikasliburua, irakaskuntza formalekoa nahiz euskara ikastekoa: % 36.

Ezin da ahaztu, halere, haur- eta gazte-literatura ia osorik dagoela irakaskuntz sistemari itsatsia.

Sailok modu honetan elkartuta, % 60 produzitzen da irakaskuntzaren funtzioan.

Gorago esandakoa errepikatuz eta azpimarratuz: gai-sail hauek, laurak, konstanteak dira, iraunkorrak, urte batetik bestera.